Edukira joan

Tommy Thayer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tommy Thayer

Bizitza
JaiotzaPortland1960ko azaroaren 7a (64 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaSunset High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea, abeslaria, musikagilea eta kantugilea
KidetzaKiss
Izengoitia(k)The Spaceman
Genero artistikoarock
Musika instrumentuagitarra

tommythayer.com
IMDB: nm1508380 Twitter: tommy_thayer Instagram: tommy_thayer_official Spotify: 7LCoayRsEssLvdbJN9FuG6 iTunes: 30522546 Last fm: Tommy+Thayer Musicbrainz: fd1b6089-e607-4150-a072-001a6e74410d Songkick: 7597004 Discogs: 407057 Allmusic: mn0000935522 Deezer: 4574885 Edit the value on Wikidata

Tommy Thayer (Portland, Oregon, 1960ko azaroaren 7a) estatubatuar musikaria da, Kiss hard rock taldearen egungo gitarra-jole nagusia izateagatik ezaguna.

Rock talde ezberdinetan jo ondoren, Thayer talde bat osotu zuen Jaime St. Jamesrekin. Taldea hasieran Movie Star deitzen zan, baina 1981eko amaieran Black 'n Blue izena jarri zioten. Garai hartarako, St. James bateria utzi eta Black 'n Blueko abeslari bihurtu zan. Jeff "Woop" Warner gitarran, Patrick Young baxuan, eta Pete Holmes baterian osotzen zuten Black 'n Blue taldea.

Geffenek taldea utzi ondoren, Thayerrek Black 'n Blue utzi zuen.[1] Thayer eta St. James beranduago batuko ziren Cold Gin izeneko Kiss omenaldi talde batean, Thayerrek Ace Frehleyren paperean, eta St. James Peter Criss bezala. Taldearen berri izan zen Kiss bera, eta gonbidatuak izan ziren Kiss taldeko erritmo gitarjole Paul Stanleyren urtebetetze festan jotzeko. Ondorioz, Gene Simmons, Kisseko sortzaile eta baxujolea, Thayerri eskaini zion taldearen laguntzaile pertsonal moduan lan bat eta Thayerrek berehala onartu zuen eskaintza. Thayer Simmonsen inguruko lan guztiak egiten zituen, batzuetan kafea egiten, Kiss Convention birarako Kissentzat hotel bila herriak zeharkatzen, eta baita Paul Stanley etxea margotzen eta Gene Simmonsen garbiketa lanak egiten.[2][3]

The Spaceman

Ace Frehleyk 2002an Kiss utzi zuenean, taldeak Thayer aukeratu zuen Frehley ordezkatzeko. Simmonsek eta Stanleyk taldearen jatorrizko itxura klasikoa mantentzea nahi zuten eta Thayerrek Frehleyren "Spaceman" makillajea hartzea eta bere mugimenduak errepikatzea erabaki zuten. 2002ko martxoan, Thayerrek lehen aldiz jo zuen Kiss taldeko kide bezala kontzertu pribatu funtzio batean Jamaican. Hurrengo hilabetean, Dick Clark's American Bandstanden 50. urteurrenean agertu, berriro ere Spaceman moduan jantzita. Orduz geroztik, Thayerek Kissekin jotzen jarraitu du Kiss Symphony kontzertuan Melbournen, Australia, Japoniako bira txiki baten, Aerosmithekin baterako biran, Rock The Nation World Tourren, KISS Alive 35 biran, Sonic Boom Over Europe biran, Hottest Show On Earth Tour biran eta beste hainbat kontzertutan ere.

Thayer ere Kissen inguruko hainbat bideo eta CD proiektutan murgilduta ibili da, hala nola, Kiss Symphony: Alive IV DVD, Second Coming DVD, Kissology, eta Detroit Rock City filmeko hasierako sekuentzia.

2005ean Thayer Forest Grove, Oregoneko Pacific Universityko patronatu hautatua izan zen.[4] 2007tik aurrera, Thayerrek urtero Pacific University Legends Golf Classic antolatu du, urteroko golf torneoa Alohan, Oregon (Portland ondoan) ospatzen dena eta Pacific University Athleticserako dirua biltzen duena.[5]

Black 'n Bluek batzar kontzertu bat emon zuen 2007ko abenduaren 8an. Kontzertua taldearen lankide baten, Kenny Nordone, medizina gastuak ordaintzeko dirua biltzeko egin zen, minbiziak jota baitzegoen.

2008ko martxoaren 16an Thayerrek Ace Frehleyren "Shock Me" klasikoa abestu zuen lehen aldiz Kiss Alive/35 World Touraren hasiera gauean Melbournen.

2008an, Thayerrek Hughes & Kettnergaz amplifikatzaile serie bat aurkeztu zuen beraien Duotone Head amplifikatzaile klasikoan oinarrituta.[6]

Amber Thayerekin ezkonduta dago.

Black 'n Blue

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tommy Thayer Aldatu lotura Wikidatan